BERRIAK ZABALDU

Bizkaiko zozketaren zenbaki sariduna 1997 da



Irakurketa:

Pasaden Martxoaren 30ean Urduñan Ikasle Abertzaleaken 25. urteurrenaren dinamika aurkeztu genuen. Bertan, urteurrenari egozten genizkion helburuak eta horren baitan burutuko genituen ekimenen berri eman genuen, hilabeteetako planteamenduak abiaraziz, maila lokalean zein nazionalean.

Bide honetan egindako ekimenak eta dinamikak, anitzak izan dira: Aurpegi historikoen prentsaurrekoetatik hasita, ikasle egun lokalak, gure herrietako militante ohiei elkarrizketak eta esperientzia trukaketen grabaketa besteak beste. Ibilbide guzti hau borobiltzeko, Azaroaren 16an Donostian Azken ikasle dantza jaialdia ospatzea erabaki genuen.

Ibilbide honi egotzitako helburu politikoak bete direla badakigun arren, bukaerako ospakizun festak izan duen jarraipen eskasa medio, Azken Ikasle Dantza koste ekonomiko handidun ekitaldia denez eta antolakundearen jarduera politikoa gauzatzeko ez zaigunez bideragarri jaialdia bertan behera uztea erabaki dugu.

Guzti honek ondorioztatzera garamatza, gure jardunaren bermea Militanteok eta ikasle mugimenduak egunerokotasunean egiten dugun lana dela. Horregaitik, Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko erabakian berresten gara.

Hau ez da ezerren amaiera, beste 25 urtez aurrera jarraituko dugu, Euskal Eskola Nazionala baitugu irabazteko.

Zorroztu arkatzak eta altxa!!!
Dantzatzen jarraituko dugu!!!
Gora Ikasle eta Abertzaleak!!!

Oharra: Nahi izatekotan sarreren dirua erosi den tabernan bueltatuko da

Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek Azaroaren 16an Donostian burutuko den Azken Ikasle Dantzara joateko deialdia luzatu dute. Horretarako, eskualdeko atzo eta gaurko ikasleak bildu eta Sopelako Kurtzio Kultur Etxean prentsaurrekoa burutu dute.