BERRIAK ZABALDU

Taldeak




Betagarri talde gasteiztarrak Elkar estudioan grabatu du disko berria. 20 abestik gora ditu diskoak, eta bi CD batzen dira bertan. Jean Phocas soinu teknikaria aritu da soinu mahaian, eta diskoan kolaborazio ugari izan dituzte: Tonino Carotone, Gari, Pirritx eta Porrotx, IƱigo Muguruza, Mikel Urdangarin, Kutxi (Marea), Francis (Doctor Deseo), Juan (S.A), El Drogas, Xabi (Obrint Pas) eta Virginia De La Casa.

Zuzeneko emanaldi honetan horietako kantu batzuk entzun ahalko dira, bai eta taldearen musika ibilbideko kantu ezagunak jo ere.

Betagarri SAREAN: www.betagarri.com




Irun (Gipuzkoa) herriko Mosku auzotik bullaka datorren hiruko banda da Bad Sound System. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte, eta bidean Japonia edota Mexikon izan dira ere. 2012ko azaroan estudioko bigarren diskoa kaleratu zuten Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. 'Aldaketa' izenpean, euskaraz eta gazteleraz egindako kantuak jaso zituzten, sustraidun musika beltza nagusituz euren doinuetan.

Bad Sound System SAREAN: www.myspace.com/badsoundsystem




Hiru urte pasa dira Gose taldearen abesti berriekin osaturiko azken diska GORRI hartatik, (gose III. 2009). Autoekoizpenari eta diskoei izenbururik ez jartzearen ideiari leial, erabat Laranja dator Gose taldearen disko berria. Arrasatearren lan berria lelo erabat hilgarrietan eztanda egiten duten melodiez beteriko abesti fulminantez beterik dator. Erritmo elektroniko amorratuek trikiaren soinuek ehunduriko sare trinkoarekin egiten dute jolas, Inesen ahots beti bezain iradokitzalearekin batera, kantu bakoitzean Jarrera eta Elektronika ezin hobeto uztartu daitezkeela frogatuz. Teknologia eta trikiaren arteko uztarketa berezi eta berritzaile horri esker ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Gose Euskal Herriko eszenan haize berria bilatzen duenarentzat.

Gose SAREAN: www.gose.info




Musika elektronikoaren munduan bakarkako bidean urtetan aritu ondoren, Las Tea Party Dj's musika egitasmoa 2010. urtean sortzen da Eva Gutierrez (La Cuisine) eta Lorea Argarate (Flow) batzean, proiektu berri bat martxan jarriz. Musikalki oso anitza da bikoaren musika ubibertsoa: Funkya, Electroswing, Drum n' Bass, Dubstep, Moombahton, Moombahcore, el Brostep...

Last Tea Party DJs SAREAN: www.facebook.com/lasteapartydjs




Ze Esatek taldeak 2012ko azaroan kaleratu zuen 'Gu Gara' (Elkar diskoetxea) diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Zuzenean grabaturiko diskoa da honakoa, non taldearen musika ibilbidea biltzen den, DVD eta CD baten bidez. Ska, punka, rocka, patxanga eta festarako musikak bat egiten dute donostiako bandaren kokteleran. Laster disko berria kaleratuko du talde donostiarrak.

Ze Esatek SAREAN: www.zeesatek.com


KOLABORAZIOAK

Des-Kontrol
Edan
Maldan Behera
ON
...

Leave a Reply