BERRIAK ZABALDU

Azken Ikasle Dantzaren nondik norakoak aurkeztu ditugu Donostian, atzoko eta gaurko ikasle iraultzaileok!


Gaurkoan Azken Ikasle Dantzaren nondik norakoak aurkeztu ditugu Donostian.

25. urteurrenaren harira egiten ari garen bezala, gaurkoan ere, IAn aritutako “ezohiko” ikasleak gonbidatu ditugu aurkezpenera: Galder Gonzalez, Ainara Rodriguez, Asier Lauzurika eta Haizea Solagurenbeaskoa.

Laurek euren bizipen pertsonaletatik IA nola bizi izan duten kontatu digute eta baita eurek IAri egin dioten ekarpena azaldu.

Galderrek IAn aritu izanagatik den pertsona dela azaldu du. “IAk pertsona hobea egin nau” adierazi du Altsasuko gazteak. “Ikasle antolakundean militante izatea zer den ikasi nuen”.

Ainarak Bolognaren hasierako urteetan kokatu du bere militantzia IAn. Adierazi duenez, “mamu bat bazetorrela bagenekien. Tantaka genuen Bolognaren inguruko informazioa baina gure hezkuntza ereduaren kontra zihoala argi izan genuen hasieratik”.

Asierrek berarentzat eskola gisa kokatu du ere IA. “Eskolatik haratagoko eskola izan da, pertsona bezala hezi gaituen iraultzaile eskola”.

Haizearentzat, ordea, borrokarako gune zabala izan da ikasle antolakundea. Gainera, “momentu oso onak eman badizkit ere, bizitzako momenturik txarrenak ere biziarazi dizkit” adierazi du.

Euren bizipenekin bukatutakoan, bakoitzak Azken Ikasle Dantzari dagokion aurkezpena egin du ondorengo datuak aipatuz:

Azken Ikasle Dantza, azaroak 16, Ilunbe, Donostia

18:00 25urte ekitaldi nagusia (Atzoko eta gaurko ikasle antolakundeko aurpegiz osatua)
Ondoren:
Gose
Bad Sound Sistem
Ze Esatek
Betagarri
Las Tea Party Djs

Gainera, Betagarriren kontzertua berezia izango dela gaineratu dute, izan ere, 1998an Betagarrik sortu zuen “10 urtez ikasle eta abertzale” kantua. Lehenengo Ikasle Egunerako kanta egin zuen Betagarrik orduko Dimako jaialdirako. Betagarrirekin batera, baina, urte guzti hauetan Ikasle Abertzaleak-entzat kantuak sortu dituzten lagun guztiak izango ditugu IArentzat sortutako kantuak zuzenean jotzen. Dank taldea, Amurriorako Ze Esatek-ek prestatutakoa, Amaiurren “urtez urte tantaz tanta”, Edan-en “Itzartu ikasleria”, 20. urteurreneko Anger-en “Iraultza Haziak”, Arrasaterako Des-Kontrol-ek egindakoa, azken kongresurako On taldearena... denak izango dira Betagarrirekin batera. Baita Doctor Deseoko Francis ere.

Autobusen ordutegiakk, sarreren salmenta lekua eta bestelako informazio guztia www.azkenikasledantza.tk helbidean topa daitekeela gaineratu dute lau ezohiko ikasleek.

Leave a Reply